Loading...

Sinopsia

Norak 30 urte ditu, Nicolás aitite argentinarrarekin bizi da eta Meri lagunaren seme-alabak zaindu ohi ditu. Herriko aldizkariaren horoskopoa idazten du, baina bere ametsa bidaia-idazle izatea da.

Aititeren heriotzak Dyane 6 zahar bat utziko dio herentzian. Norak gaizki gidatzen badu ere, noraezeko road trip-a egingo du Euskal Herriko kostaldean zehar, aititeren errautsak amatxiren errautsen ondora eramateko.

Bideak laster erakutsiko dio ez dela bidaiari izateko jaio, eta bere ametsak ez zuela zerikusirik berarekin, baizik eta libre izateko, hazteko, zauriak ixteko eta lehenengo aldiz bere buruari zoriontsu izateko aukera emateko aitzakia besterik ez zela.

Filmaren fitxa

Izenburua: Nora

Hizkuntza: Euskara, Gaztelania, Frantsesa eta Ingelera

Generoa: Dramedia, Road movie

Iraupena: 100 minutu

Ekoiztetxeak: Gariza Films, Tandem Films, La Fidèle Production

Fitxa teknikoa

Gidoilaria eta zuzendaria: Lara Izagirre Garizurieta

Ekoizle eragilea: Garazi Elorza

Ekoizpen zuzendaria: Itxaso Espinal

Argazki zuzdendaria: Gaizka Bourgeaud

Arte zuzendaria: Izaskun Urkijo

Jantzitegi diseinatzailea: Iratxe Sanz

Muntatzailea: Ibai Elortza

Aktoreak

Nora

Ane Pikaza

Aitite Nicolás

Héctor Alterio

Aita

Ramón Barea

Ama

Klara Badiola

Meri

Naiara Carmona

Elene

June Isasi

Markel

Paul Correa

Jon

Kepa Errasti

Joseba

Iñigo Aranbarri

Ander

Joseba Usabiaga

Mari Feli

Loli Astoreka

Amy

Aia Kruse

Ximun

Peio Berterretche

Hegoa

Hegoa Negueloua

Gasolindegiko langilea

Itziar Ituño

Catherine

Catherine Domain

Lara Izagirre Garizurieta Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. New York Film Academy eta EICTVn (Kuba) jarraitu zituen zinema ikasketak. Bartzelonan Kataluniako Zinema eta Ikus-entzunezkoen Goi Eskolako (ESCAC) gidoi-masterra egin zuen. Han hasi zuen Un Otoño Sin Berlin bere lehen operaren gidoia. 2010ean Gariza Films ekoiztetxea sortu zuen eta bertatik hainbat film idatzi, zuzendu eta ekoitzi ditu. Bere lanen artean aipatzekoak dira Kea (2011), Next Stop: Greenland (2012), Sormenaren Bide Ezkutuak (2013) Larroxa (2013) eta Un Otoño sin Berlin (2015).

jaialdiak

Donostiako Zinemaldia 2020
Festival International du Film Saint-Jean-de-Luz
Festival Haizebegi